XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

pistatxoa: fruitu idorra da eta azal gogor batez inguratuta dago.

Barrutik berdea da. (44. or.)

pizturik: hitz honen aurkakoa itzalirik da.

Pizturik daudenean, kandelek eta bonbilek argia ematen dute. (11. or.)

plaka: dortokaren oskola atal elkartu askorekin osatuta dago.

Atal horietako bakoitza plaka bat da. (34. or.)

planeta: astro hau izar baten inguruan biraka dabil eta ez du berezko argirik.

Lurra, Martitz, Venus, Jupiter eta beste planeta batzuk Eguzkiaren inguruan ibiltzen dira. (83. or.)

plastilina: ore bigun hau figurak egiteko erabiltzen dugu.

Badira kolore askotako plastilinak.

Adibidez: plastilina gorria behar dut, tomatea egiteko. (23. or.)

platera: janariak plateretan zerbitzatzen dira.

Platera laua denean, plater zapala esaten zaio.

Janari likidoak, ordea, zopak adibidez, plater sakonetan zerbitzatzen dira.

Azkenburukoak, hau da, frutak, gazta edo gozokiak, platertxoetan ateratzen dira. (18. or.)

polita: hitz honen aurkakoa itsusia da.

Arrosa lore polita da. (43. or.)

poltsa: paperezko edo plastikozko zaku honetan gauzak gorde eta eramaten ditugu. (81. or.)

pomeloa: azal lodiko fruitu horia da.

Barruan atalak ditu, urtsua da eta zaporez mingotsa. (44. or.)

popa: itsasuntziaren atzeko aldea da. (61. or.)

porrua: itxura luzeko barazkia da, beheko aldean zuria eta goiko aldean berdea.

Zapore gogorra du eta egosirik jaten da, porrusaldan, adibidez. (45. or.)

portua: itsas edo ibai bazterreko toki honetara untziak heltzen dira, han gelditu, hara sartu edo handik irteteko. (60. or.)

porturatu: itsasuntziak itsasotik lehorrera etortzean, porturatu egiten dira, hau da, portura datoz. (60. or.)

posta-kodea: gutunazalean herriaren edo hiriaren izenaren ondoan, zenbaki bat idazten dugu.

Zenbaki horri esker, postariak badaki herriko edo hiriko zein auzunetara doan gutun hori. (80. or.)

postala: kartulinazko errektangelua da.

Aurreko aldean argazki edo marrazki bat dago eta atzeko aldean esaldiak idazten ditugu, postaz bidaltzeko. (80. or.)

postaria: langile honek gutunak etxerik etxe banatzen ditu. (80. or.)

postetxea: gure eskutitzak bulego honetan batzen dira.

Postetxean batu ondoren, postariak etxez etxe banatzen ditu.

Postetxean beste gauza asko ere egin ahal ditugu: seiluak erosi, faxak bidali, telegramak jarri eta abar. (80. or.)

postontzia: kaleko kutxa honetan postalak eta eskutitzak sartzen dira, postara bidaltzeko. (49. eta 80. orr.)

poto-irekigailua: kontserba-potoak irekitzeko tresna da. ( 18. or.)

pozik: hitz honen aurkakoa triste da.

Poza dugunean, zoriontsu sentitzen gara eta pozik egoten gara.

Adibidez: Jonek azterketa gainditu du eta poz-pozik dago. (10. eta 71. orr.)

pozoitsua: gauza edo animalia pozoitsuek pozoia dute.

Suge pozoitsu batzuek min handia egin ahal dute. (34. or.)

prakak: jantzi honek zangoak banan-banan estaltzen ditu eta gerriraino heltzen da.

Badira praka laburrak eta praka luzeak.

Leku batzuetan galtzak ere esaten zaie. (12. eta 74. orr.)

proiektorea: makina honek filmeak eta diapositibak erakusten dizkigu pantaila batean. (22. or.)